Politika -

Madril

Mariano Rajoy hasi da Espainiako Gobernua diseinatzen

Astelehenean Espainiako gobernuburu karguaren zina egin ostean, Gobernuko lan-taldea ostegun honetan iragarriko du PPko buruak.

Mariano Rajoy, presidente karguaren zina egiten Moncloan. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy, presidente karguaren zina egiten Moncloan. Argazkia: EFE
Espainiako Gobernu berria diseinatzen

1:38

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako presidenteak ostegun honetan iragarriko ditu Gobernuko ministroen izenak. Erabaki ofizialik ez dagoen arren, badirudi, kiniela guztien arabera, Soraya Saenz de Santamariak presidenteorde izaten jarraituko duela.

Bestalde, Fatima Bañez, Luis de Guindos eta Rafael Catala ministroek ere karguan jarraituko dute, itxura guztien arabera; ministro-kontseilutik kanpo geratuko lirateke, berriz, Jorge Fernandez Diaz, Cristobal Montoro eta Jose Manuel Garcia Margallo.

Horrez gain, Alfonso Alonso arabarra ez litzateke zerrendan agertuko, baina bai, ordea, Javier Maroto. Joan den astean Gasteizko Udala utzi ostean, aukera ugari dituela diote adituek. Era berean, Maria Dolores de Cospedal PPko antolakuntza-idazkaria edo Jorge Moragas Rajoyren kabineteko burua ministro izan daitezkeela zabaldu da.

Izen berriez gain, exekutiboaren egitura eraberritzeko asmoa omen du Rajoyk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak Alderdi Popularra Rajoy albisteak Espainiako Gobernua albisteak Gaurko azken orduko albistea