Politika -

Kataluniako prozesua

Agintariak kargutik eteteko ahalmena onartu du Konstituzionalak

Horrenbestez, bere aginduak betetzen ez dituzten goi-agintarien aurka egin ahal izango du auzitegiak.

Auzitegi Konstituzionala. EiTB
Auzitegi Konstituzionala. EiTB
Auzitegi Konstituzionala. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalak kargutik eten ahalko ditu bere ebazpenak eta aginduak betetzen ez dituzten goi-kargudunak, Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidentea kasu.

Hain zuzen ere, Konstituzionalak errefusatu egin du etete-ahalmen horren aurka Eusko Jaurlaritzak aurkeztu zuen helegitea. Hori bai, zatituta egin du, hiru epaile progresistek (Adela Asua, Juan Antonio Xiol eta Fernando Valdes-Re) helegitearen alde bozkatu baitute.

Azken legegintzaldian, PPk Kongresuan zuen gehiengoak agintariak kargutik eteteko ahalmena eman zion Konstituzionalari, auzitegi hori arautzen duen legea erreformatuta. Kataluniako prozesu independentistari aurre egiteko neurrietako bat izan zen.

Azken hilabeteetan, Konstituzionalak eztabaida egin du etete-ahalmen horri buruz. Hizpide hartutako lehen ponentziak (Adela Asuak idatzia) Jaurlaritzaren helegitea onartzea aurreikusten zuen, baina epaileek atzera bota zuten.

Ondoren, Pedro Gonzalez-Trevijanok beste ponentzia bat idatzi zuen, ahalmena onartzeko, eta hori da azkenean onartu dutena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Eusko Jaurlaritza albisteak Espainia Gaurko azken orduko albistea Auzitegi Konstituzionala