Politika -
Gure Esku Dago
Giza-kate batek hartu du Pasaia, erabakitzeko eskubidearen alde
Gaur, igandea, eguerdian izan da, eta milaka pertsonak hartu dute parte.
Agentziak | Erredakzioa
Demoarso erabakitzeko eskubidearen aldeko Oarsoaldeako ekimenak giza-katea antolatu du Pasaiako badiaren inguruan gaur eguerdian,eta milaka pertsona bildu dira. 2017ko martxoaren 19an eskualdeko herrietan egingo duten galdeketa aurreko bidean lehen urratsa izan da.
Badiaren alde batetik bestera dauden 8.500 metroak batu dituztea, eskualdeko (Pasaia, Errenteria, Lezo eta Oiartzun) herritarrekin. Horiez gain, Euskal Herriko beste lekuetatik etorritako milaka pertsona bildu dira.
Imanol Esnaola Demoarsoko arduradunaren arabera, galdeketa antolatzea ez da helburu bakarra. Izan ere, "gizarteratzeko prozesu soziala? jorratzeaz gain, "herritarrek erabakitzeko eskubidea gauzatu ahal izateko, oinarrizko kontzeptu demokratiko baten euskarriak" ezarri nahi dituzte.
Giza-kateak 100 metroko 85 zati izan ditu. Ondoren, azaroaren amaieran, "parte-hartze prozedurak" garatuko dituztela aurreratu dute, "galderak zehaztu" eta hautesontziak non jarriko dituzten erabakitzeko. Urtarrilean, kanpainaurrea hasiko dutela baieztatu du Esnaolak, eta otsailean, galdeketaren kanpaina. Parte-hartzea esanguratsua izatea espero dute.