Politika -

Eduardo Puellesen omenaldia

Josu Puelles: 'Urrats bakoitzak, ETA bere asmoengandik urruntzen du'

Patxi Lopez lehendakariak terrorismoa babesten uztea eta demokratei gehitzea eskatu dio ezker abertzaleari, ETArekin "lehenbailehen" amaitzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Puelles, duela urtebete ETAk Santa Isabel Arrigorriagako auzoan hildako Eduardo Puelles Polizia Nazionalaren inspektorearen anaiak "gaur duela urtebete bezala, batera ematen dugun urrats bakoitzarekin ETA bere asmoengandik urruntzen" dugula adierazi du.

Josu Puellesek omenaldian agintarien, ordezkari politikoen, auzokideen, lagunen, kideen eta ezagunen parte-hartzea eskertu du Arrigorriagan egindako ekitaldian.

Patxi Lopez lehendakariak, bestalde, terrorismoa babesten uztea eta demokratei gehitzea eskatu dio ezker abertzaleari, "lehenbailehen" ETArekin amaitzeko.

Lopezek ezker abertzaleari buruz hitz egin du zuzenean izendatu gabe, haien agintariei "haiek bakarrik erabakiak hartu behar" dituztela adieraziz. "Politika egiteko ETAren terrorismoarekin babes harreman guztia erabat utzi behar dutela badakite eta hitzak bakarrik ez dute balio; hainbat alditan erabili baitituzte herritarrei iruzur egiteko".

Omenaldian Paqui Hernandez, Eduardo Puellesen alarguna; Ruben eta Asier semeak; Josu, Arantza eta Maite anai-arrebak eta beste hainbat senide eta Eusko Jaurlaritzako eta PSE-EE, EAJ, PP eta EB alderdietako ordezkariak izan dira.

Paqui Hernandez eta bere semeek lore-eskaintza egin dute hildakoaren omenez, atentatua izan zen toki berean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea