Politika -

Erreakzioak

PSE: 'Ekitaldia benetako edukirik ez duen maskarada politikoa izan da'

Jose Antonio Pastorren ustez, "dokumentua agiri elektorala besterik ez da" eta "EAk buruaz beste egin du politikoki" ekitaldiarekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramale parlamentariak Bilbon EAk eta ezker abertzaleak egin duten ekitaldia "benetako edukirik ez duen maskarada politikoa izan" dela adierazi du.

Pastorren arabera, bi alderdiek sinatutako dokumentua "agiri elektorala besterik ez da eta gainera ETA ahaztu egin du".

Agintari sozialistak dokumentuak "itxaropen guztiei huts egin" diela adierazi du ere.

Gaurko ekitaldiarekin, jarraitu du, "EAk politikoki buruaz beste egin" duela adierazi du eta "orain bai eta duela 10 edo 12 urte zergatik ez duen egin azaldu beharko du, Batasunaren diskurtsoa berdina baitzen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea