Politika -

Gaur hautatu dute

Iñaki Subijana, Gipuzkoako Auzitegiko presidente berria

Maria Victoria Cintoren tokia hartuko du. Orotara 11 boto lortu ditu. Juan Pablo Gonzalez kontserbadorea, berriz, 10 botorekin gelditu da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Subijana Gipuzkoako Lurralde Auzitegiko presidente berria izango da, Maria Victoria Cinto ordezkatuz.

Europa Press agentziak jakinarazi duenez, Subijanak 11 boto lortu ditu, eta Juan Pablo Gonzalez kontserbadoreak, berriz, 10. Aurreko martxoan ere bi hautagaiak leían izan ziren, Luis Blanquezekin batera. Iñaki Subijana Jueces para la Democracia taldeko kidea da.

Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioekiko Auzietarako Salako presidente berria Luis Garrido kontserbadorea izango da.

Gauzak horrela, Garridok Juan Luis Ibarreren lekua hartuko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea