Politika -
Ekitaldia
Agirre lehendakaria, 'printzipioak dituen gizona', omendu dute Bilbon
Krabelinekin egindako zatiak uztartuz egindako bandera batekin egin diote omenaldia. Lehen lehendakariaren omenez egindako eskulturaren azpian jarri dute bandera, Ercilla kalean.
Erredakzioa
Jose Antonio Agirre Lekube lehen lehendakaria "printzipioak zituen gizonari" omenaldia egin dio gaur Bilboko Udalak. Iñaki Azkuna Bilboko alkatea izan da omenaldian. Agirre duela 50 urte hil zen erbestean, Parisen.
Krabelinekin egindako zatiak uztartuz, puzzlea bailitzan, egindako bandera batekin egin diote omenaldia Agirreri (Bilbo, 1904-Paris, 1960). Historiako lehen lehendakariaren omenez egindako eskulturaren azpian jarri dute bandera, Ercilla kalean.
Puzzlearen pieza ezberdinak jartzeko orduan, Agirreren seme-alabek, Jose Antonio Ardanza eta Carlos Garaikoetxea lehendakariek, eta Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak parte hartu dute. Juan Mari Atutxa Eusko Legebiltzarreko presidente ohiak lagundu du Mendia krabelinak jartzen.
Lore-eskaintzaren ostean, Agirre izan zen gizon "paregabea" laudatu du Bilboko alkateak: "Printzipioak zituen gizona zen eta soilik horregatik, errespetu osoa merezi du, nahiz eta berarekin ados ez egon", adierazi du Azkunak.