Politika -
Bozketa
Garraio Patzuergoko zuzendaria kargutik kentzea erabaki du PSEk
Juan Cruz Nievesek egindako kudeaketa "eskasa" izan dela argudiatuta, sozialistek patzuergoan duten gehiengoa erabaili dute erabakia hartzeko.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak Juan Cruz Nieves Bizkaiko Garraio Patzuergoko zuzendaria kargutik kentzea erabaki du gaur. PSEk gehiengoa dauka Patzuergoan, eta, konfidantza falta eta "kudeaketa eskasa" argudiatuta, erabakiaren aldeko botoa eman dute sozialistek.
Bizkaiko Garrio Patzuergoko kudeaketari buruz ekainaren hasieran aurkeztutako txostenean, Nievesek esan du otsailera arte ez zuela jakin 56 milioi euroko soberakina zegoenik, eta horregatik eskatu ziola aurretik Jaurlaritzari erakundearen zorpetze maila handitzea.
Ardugio hauek ez dira nahikoak izan, eta auditoria independente bati eskatutako txostenak erabakia hartzera bultzatu ditu sozialistak, Gascoren hitzetan.
Nievesen kargua betetzeko ez dute izendapen berririk egingo. Zuzendariaren albokoak hartuko du bere gain gerentearen erantzukizuna.
Jose Luis Bilbao Partzuergoko presidenteak ohar bidez adierazi du kargu gabetzea "erabaki politiko hutsa" dela, ez baita kudeaketa txarra frogatzen duen argudiorik.