Itxi

2016/11/23

15:50

Politika

Inbestidura saioa

Alonsok EAJri eskua luzatu dio, moderazioaren alde egiten badu

O.A. | EITB.EUS

Legebiltzarkide 'popularra' elkarrizketarako eta Eusko Jaurlaritzari egonkortasuna emateko prest agertu da.

2:11
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Alfonso Alonso legebiltzarkide 'popular' eta Euskadiko PPko presidenteak elkarrizketarako eskua luzatu dio EAJri, beti ere, jeltzaleek moderazioaren bidea hartzen badute. Alonsok ohartarazi duenez, jeltzaleek burujabetzaren bidea aukeratzen badute haren alderdiak ezingo ditu EAJren ekimenak babestu. "Ez gara EH Bilduk babestu nahi ez dituen gai horiek babesteko egongo", gaineratu du.

Hitzaldiaren hasieran, EAJk eta PSE-EEk sinatutako gobernu akordioa hizpide izan du. Akordio desorekatua dela adierazi du, haren esanetan, sozialistek jeltzaleen pentsamendu nazionalista onartzea, burujabetzarako bide-orria sinatzea eta euskal nazioaren burujabetza eskubidea aitortzea lortu baitute. Gaineratu duenez, PPk anbizioa falta antzeman du akordioan, "nahiz eta burujabetzaren alorrean anbizioa gainezka izan".

Alonsok PP eta PSE-EE alderatu ditu eta Eusko Legebiltzarreko Mahaitik eta Gasteizko Udaletik "kanporatuak" izan arren, sozialistek ez bezala PPk Eusko Legebiltzarrean bere ahotsa izaten jarraitzen duela azpimarratu du. Alonsoren hitzetan, PP erabakitzeko eremu guztietatik "kanporatu" eta PSE-EE "lotu" ostean, jeltzaleek eskuak libre dituzte estatus politiko berri baterako bidea egiten hasteko.

Buruzagi 'popularrak' azpimarratu duenez, Euskadiren arazoa ez da estatu espainiarraren egitura politikoa eta ezta Euskadiren eta estatuaren arteko harremana ere. Are gehiago, Euskadiren arazoa etxe barruan dagoela nabarmendu du eta horietako batzuk aipatu ditu: populazioaren zahartzea, hazkunde begetatibo negatiboa, diru-bilketaren beherakada eta esportazioen gutxitzea. Gaineratu duenez, arazoak ez dira konpontzen arazoen errua besteei egotziz.

Bestalde, PP Espainiaren batasunaren eta burujabetza nazionalaren bermea dela adierazi du, eta kalean dauden eztabaidagaiak Eusko Legebiltzarrera eramateko konpromisoa hartu du; besteak beste, diru sarrerak bermatzeko errenta eta Lanbideren kudeaketa.

"Batuz bakarrik lortuko dugu Euskadik aurrerapenaren, egonkortasunaren eta konfiantzaren bidea hartzea. Euskal gizarte ireki baten aldeko apustua egiten dugu, Espainiaren eta Euskadiren artean aukeratu beharrik gabe", adierazi du.

Maddalen Iriarteren EH Bilduren lehendakarigaiaren hitzaldia ere hizpide izan du eta koalizioa abertzalearen diskurtsotik oso urrun dagoela esan du. Dena den, Iriarteren hitzalditik emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasunari emandako garrantzia goraipatu du.

Alfonso Alonsok gobernua osatzeko zilegitasuna aitortu dio EAJri, baina Urkullu ez duela babestuko aurreratu du, "alternatiba" sentitzen direlako. Hala eta guztiz ere, elkarrizketarako prest agertu da.

rest agertu da.

rest agertu da.

rest agertu da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;