Politika -

Inbestidura saioa

Larrion: 'EAJ-PSE Gobernua ez da egonkorra eta eraginkorra izango'

Miren Larrionek esan du EAJren eta PSEren helburu bakarra "Gobernuan jarraitzea" dela. "Gizarteak herri-akordioak eskatzen dituenean, alderdien akordioa egin dute", deitoratu du.

Miren Larrion EH Bilduren bozeramailea.
Miren Larrion EH Bilduren bozeramailea.
Larrion: 'Gobernu hau ez da eraginkorra izango, ezta egonkorra ere'

3:21

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miren Larrion EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak esan du, Iñigo Urkullu lehendakari izendatuz gero, EAJk eta PSEk osatutako Gobernua ez dela eraginkorra izango, ezta eraginkorra eta anitza ere.

Inbestidura saioan, Larrionek kritikatu egin du EAJren lehendakarigaiak esandakoak, “betiko politikan oinarritzen delako: hau emango dizute beste horren truke”.

Jeltzaleen eta sozialisten “helburu bakarra Gobernuan jarraitzea” dela azpimarratu du.  “Gizarteak herri-akordioak eskatzen dituenean, alderdien akordioa egin dute”, deitoratu du.

EAJk eta Alderdi Sozialistak egindako itunak euskal Estatua sortzeko aukerari uko egiten diola adierazi du, “Estatu baten baitako lurralde izaten alde, eta horrek legearen ikuspuntutik menpekotasuna esan nahi du”.

Ildo horretan, Espainiako Gobernuaren “menpean” egotea onartuko ote duen galdetu dio Larrionek Urkulluri, “herri hau fase berri batean dagoenean”.

Bakegintzari eta bizikidetzari dagokionez, jeltzaleen eta sozialisten arteko itunean “urratsak” antzeman dituela esan du.

Bestalde, Larrionek nabarmendu du EH Bilduk talde politiko guztiekin hitz egiteko eta akordioak egiteko prestasuna duela.

Elkarrekin Podemosi ere zuzendu zaio: “Elkarlanean aritu gaitezkeela erakutsi dugu”. Eta Gasteizko Udalean izandako aldaketa jarri du adibidetzat: EH Bilduk alkatetzari uko egin zion, EAJren mesedetan eta “diskurtso arrazista eta xenofoboa” zuen Javier Maroto (PP) alkatetzatik kentzeko.

Kalean ere lankidetzan aritzeko proposamena luzatu dio Larrionek Elkarrekin Podemosi, “errealitatea kalean aldatzen baita”.

Amaitzeko, EH Bilduk “akordio sozialak” bilatzeko lan egingo duela berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak PNV-EAJ Eusko Jaurlaritza albisteak Eusko Legebiltzarra albisteak EH Bildu Araba PSE-EE Gaurko azken orduko albistea