Politika -

Ekitaldia

Iñigo Urkulluk larunbat honetan egingo du karguaren zina, Gernikan

Ekitaldia eitb.eus-en eta ETB1en zuzenean jarraitu ahal izango da, 11:45etik aurrera.

Iñigo Urkulluren kargu-hartze ekitaldia, larunbatean, Gernikan. Artxiboko argazkia: EiTB
Iñigo Urkulluren kargu-hartze ekitaldia, larunbatean, Gernikan. Artxiboko argazkia: EiTB
Iñigo Urkulluk karguaren zina egingo du bihar Gernikan

1:38

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkulluk larunbat honetan hartuko du lehendakari kargua Gernikako Batzar-etxean egingo den ekitaldian, eta bertan izango dira erakundeetako ordezkariak, politikagintzako, ekonomiako eta justizia alorretako kideak eta euskal gizarteko ordezkariak. Horrenbestez, Urkulluk larunbatean ekingo dio bigarren agintaldiari.

Urkullu ostegunean aukeratu zuten berriro lehendakari, jeltzaleen eta sozialisten babesarekin. Hala ere, lehendakari kargua hartzeko ekitaldia larunbatean egingo da, Gernikan, 12:00etatik aurrera.

Duela lau urte karguaren zina egiteko erabili zuen formula berdina erabiliko du. Jose Antonio Agirrek, Carlos Garaikoetxeak, Jose Antonio Ardanzak eta Juan Jose Ibarretxek erabilitakoaren antzekoa izango da, baina aldaketa txikiekin. Urkulluk Bizkaiko Foru Zaharra jasotzen duen XVII. mendeko liburu baten eta Gernikako Estatutuaren ale baten gainean eskuak jarrita egingo du karguaren zina, euskaraz.

Zin egiteko erabiliko duen esaldia honakoa da: "Apal-apalik, Jaungoikoaren eta gizartearen aurrean, eusko-lur gainean zutik eta Gernikako aritzaren azpian asaben gomutaz? herri-ordezkari zareten zuen aurrean nire agintea zintzo beteko dudala, zin dagit".

Lehen aldi hartan, "apal-apalik" esamoldea eta gizarteari egindako erreferentzia bat gehitu zituen bere hitzaldian eta bihar ere berdin egingo du.

Bestalde, zin egiten duen unean ez da ez Bibliarik eta ezta gurutzerik egongo, duela lau urte gertatu bezala.

Besteak beste, Carles Puigdemont Generalitateko presidentea, Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordea eta Fernando Clavijo Kanarietako Gobernu presidentea izango dira bertan.

Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en eta ETB1en, 11:45etik aurrera.

Eusko Jaurlaritza berria astelehenean osatuko da

Eusko Jaurlaritza berria datorren astelehenean osatuko da, Jaurlaritzako iturriek jakinarazi dutenez, larunbatean Iñigo Urkulluk lehendakari kargua hartu ostean.

Astelehenean hamaika sailburuen kargu-hartze ekitaldia izango da, eta, ziurrenera, asteartean egingo dute Eusko Jaurlaritza berriaren lehendabiziko gobernu bilera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika PNV-EAJ Urkullu albisteak Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gernika-Lumo bideoak Gaurko azken orduko albistea Pere Aragonès