Politika -
Aldi baterako estradizioa
Frantziak 'Susper' eta 'Ermilo' estraditatu ditu
ETAko buruzagi militarra behin baino gehiagotan zigortu zuen Frantziako Justiziak, 15 eta 30 urteko espetxe-zigorrak ezarriz.
Erredakzioa
Juan Fernandez de Iradi Susper ETAko buruzagi militarra eta Balbino Saenz de Olarra Ermilo Frantziatik Espainiara lekualdatu ditu Polizia Nazionalak gaur. Aldi baterako entregatu dituzte, Auzitegi Nazionalak eskatu ostean.
Atentatu terrorista delitu bat egotzita Susper Espainiari entregatzea erabaki dute. Bien bitartean, Ermilo talde armatuko kide izateagatik, lehergaiak gorde eta izateagatik, ibilgailu bat lapurtzeagatik, dokumentuak faltsutzeagatik eta hilketa saiakeragatik espainiaratzea adostu dute.
Susper Frantzian atxilotu zuten 2002an eta 2003ko abenduan, Mont de Marsanen (Frantzia), ETAren dokumentazio ugari atzeman zuen Poliziak.
ETAko talde militarraren buruzagia behin baino gehiagotan zigortu zuen Frantziako Justiziak, 15 eta 30 urteko espetxe-zigorrak ezarriz.
Bestalde, Ermilo ''Madril taldeko'' kide izan zen eta 108 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten Jose Barronuevo eta Matilde Fernandez ministro ohiak hiltzen saiatzeagatik. Era berean, Poliziako bi furgoiren kontrako erasoan parte hartzea egotzi zioten.