Politika -

Gure Esku dago

Bakaiku eta Dima, euskal estatu baten alde

16 urtetik gorako 1.500 lagun daude bozkatzera deituta (300 Bakaikun eta 1.200 Diman).

Bakaikuko hautetsontzi baten irudia. Argazkia: Gure Esku Dago
Bakaikuko hautetsontzi baten irudia. Argazkia: Gure Esku Dago
Bakaikuko hautetsontzi baten irudia. Argazkia: Gure Esku Dago

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gure Esku Dago dinamikaren baitan erabakitzeko eskubidearen inguruko herri-galdeketak antolatu dituzte igande honetan Bakaikun (Nafarroa) eta Diman (Bizkaia).

Guztira 1.500 lagun inguruk izan dute bozkatzeko aukera (300 Bakaikun eta 1.200 Diman), baina horretarako bi baldintza bete behar izan dituzte hautetsontzietara hurbildu direnek: batetik, 16 urtetik gorakoak izatea, eta, bestetik, herrian erroldatuta egotea.

Herri bakoitzean galdera desberdinak planteatu dizkiete herritarrei. "Euskal Herri independente bateko herritarra izan nahi duzu?" da bakaikuarrek erantzun beharreko itauna; dimoztarrek, berriz, beste galdera honi erantzun behar diote: "Euskal estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?"

Honako hauek izan dira herri bietan lortutako emaitzak:

Dima

Parte-hartzea: 765 boto (% 63,42)Bai: 729Ez: 10Zuriz: 21Baliogabe: 5

Bakaiku

Parte-hartzea: 194 boto (% 65,33)Bai: 156Ez: 26 Zuriz: 10 Baliogabe: 2

Hori horrela, 38 izango dira galdeketak egingo dituzten herriak urtea amaitzerako.

Aurreko asteburuan, erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku Dago plataformak 2019ra arte jorratuko duten ibilbide-orria onartu zuten, eta, adierazi zutenez, horren berri abenduaren 17an emango dute Iruñean baina, aurreratu zutenez, "100 herritik gora igoko dira galdeketen olatura 2017an".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Bizkaia Gaurko albisteak Nafarroan Gure Esku gaur Eguneko albisteak Arratia-Nerbioi