Politika -
Bozketa
% 91eko babesa lortu du Sorturen Zohardia txostenak
Bestalde, Otegi buru duen zuzendaritzak-taldeak botoen %86 lortu du.
Agentziak | Erredakzioa
Sorturen birfundazio-kongresura begira aurkeztutako Zohardia txosten ofizialak botoen %91 lortu du, prozesuan parte hartzeko izena eman duten militanteen artean. Arnaldo Otegi buru duen zuzendaritza-taldeak, berriz, %86ko babesa erdietsi du, alderdiak baieztatu duenez.
Larunbat gauerdian amaitu zen txostena eta Arnaldo Otegi idazkari nagusi gisa proposatzen duen zuzendaritza-taldea bozkatzeko epea.
Zohardia txostenak botoen %91,15 lortu du; %3,27k aurka bozkatu du, eta %5,58k, berriz, zuri.
Zuzendaritzari dagokionez, Arnaldo Otegik, Sonia Jacintok eta Arkaitz Rodriguezek gidatutako taldeak %86,57ko babesa izan du, botoen %4,66 aurka eta %8,77 zuri.