Politika -
Bonba-abisua
Valentzian lehergailuak jarri dituztela ohartarazi dute ETAren izenean
Barne Ministerioak baieztatu egin du lau lehergailu bilatzen ari direla Valenziako sarbideetan.
Erredakzioa
ETAren izenean hitz egiten ari zela zioen pertsona batek Valentziako Erkidegoko errepideetan eta trenbideetan lau lehergailu jarri dituztela iragarri du, polizia-iturriek jakitera eman dutenez.
Barne Ministerioak baieztatu egin du lau lehergailu bilatzen ari direla Valenziako sarbideetan.
Abisua Gara egunkariari eman diote 12:00etan, eta lehergailuak zehazki non dauden azaldu eta ordu gutxi barru eztanda egingo zutela azaldu du.
Segurtasun indarrak alerta egoeran jarri dira eta lehergailuak ustez jarrita dauden lekuetara bertaratu dira.
Dena dela, Ministeriotik jakinarazi dute 14:30etan oraindik ez dela leherketarik izan.