Politika -
Bizkaiko PSE
Kongresu federala eskatzeko plataforma sortu dute PSEren militantek
Gainera, Pedro Sanchezen dimisioa eragin zuen batzorde federala gaitzetsi dute manifestu baten bitartez. Plataformaren hitzetan, "ikuskizun lotsagarria" izan zen han gertatutakoa.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Primariak egiteko eta berehala ezohiko kongresu federala abiatzeko eskatu dute Bizkaiko Alderdi Sozialistaren 100 bat militantek eurek sortutako plataforma baten bitartez, PSEk atzo jakinarazi duenez. Plataforman Basaurin antolatu dute.
"Bizkaiko militante sozialistak. Kongresua eta primariak orain" izeneko plataformak manifestua ere onartu du, Pedro Sanchezen dimisioa eragin zuen batzorde federala gaitzesteko asmoz. Plataformaren hitzetan, "ikuskizun lotsagarria" izan zen han gertatutakoa.
Gainera, batzorde kudeatzaile horrek "legezkotasunik ez" duela adierazi du, "bere funtzioetan neurria gainditu du, eta PSOE atxilotuta dauka".