Politika -

Ertzaintzaren aurkako erasoa

Aguraingo erasoa gaitzesteko exijitu dio Aresek ezker abertzaleari

"Gaitzetsi egin behar dute, sinesgarri izateko", azpimarratu du. Gaitzespenik ez badago neurriak hartzeko eskatu dio EAri. "Jende askok indarkeriarekin jarraitu nahi duela agerian geratu da", esan du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak Agurainen Ertzaintzaren aurka izandako erasoa gaitzesteko exijitu dio ezker abertzaleari, "bide politikoen aldeko apustua egin dutela sinesgarri izatea nahi badute". Erasoa gaitzetsi ezean, ezker abertzalearekin elkarlanerako akordioa sinatu berri duen Eusko Alkartasunari neurriak hartzeko ere eskatu dio.

Adierazpen hauek Legebiltzarreko pasiloetan egin ditu eta molotov-koktelekin burututako erasoa "indarkeria terroristatzat" jo du.

Aresen ustez, "eraso honek agerian utzi du indarkeria terrorista mantentzearen aldeko jende asko dagoela Euskadin".

Ezker abertzaleari, berriz, ondoko mezua igorri dio Herrizaingo sailburuak: "Bide politikoen aldeko apustua egin dutela sinesgarri izatea nahi baldin badute, argi eta garbi gaitzetsi behar dute goizaldeko erasoa. Aukera ezin hobea dute orain joko demokratikoaren arauak errespetatzeko konpromisoa hartu dutela erakusteko", nabarmendu du.

Eusko Alkartasunarentzat ere izan ditu hitzak: "Abertzale erradikalek esan dutena betetzen ez badute, Eusko Alkartasunak beharrezkoak diren erabakiak hartu beharko ditu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea