Politika -

Foncalent

Tomas Madina presoa aske geratu da bi urte eta erdiren ostean

Madinari zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri zioten "erakunde terroristako kidea izatea" leporatuta, eta Patxi Lopez eta Rodolfo Ares 2010an hiltzen saiatzeko delituagatik absolbitua izan zen.

Tomas Madina, kartzelatik irtetzean / EFE.
Tomas Madina, kartzelatik irtetzean / EFE.
Tomas Madina, kartzelatik irtetzean / EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tomas Madina Etxebarria presoa aske geratu da. Foncalenteko presondegian, Alacanten, eman du azken bi urte eta erdia, Etxeratek informatu duenez. Kartzelatik irtetzean zain zeuzkan familar eta lagunak.

2014an atxilotu zuen Guardia Zibilak. Zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri zioten "erakunde terroristako kide izatea" leporatuta. Epaiketa berean, absolbitua izan zen 2010ean Patxi Lopez lehendakariaren eta momentu horretan Eusko Jaurlaritzako Barne sailburua zen Rodolfo Aresen hilketa ahaleginetik.

40 urte eskartu zituen fiskaltzak, "hilketa terrorista kospirazio graduan" leporatuta, baina auzitegien arabera, "inondik inora ere ez" zen egiaztatu "akusatuaren parte-hartzea atentatu ahalegin horretan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak albisteak