Politika -
Uztailaren 2an
Legebiltzarrak omenaldia egingo die indarkeriak hildako 24 zinegotziei
Alderdi guztietako zinegotziak gonbidatu dituzte, ANVkoak izan ezik.
Erredakzioa
Eusko Legebiltzarreko Bozeramaile Batzordeak indarkeriak hildako 24 zinegotzien omenez ekitaldi berezia egitea erabaki du gaur, datorren asteko ostiralean. Alderdi guztietako zinegotziak gonbidatu dituzte, ANVkoak izan ezik. ETAk, GALek eta Batallon Vasco Españolek hildako zinegotziak gogoratuko dituzte.
Legebiltzarreko iturriek adierazi dutenez, ekitaldian indarkeria gaitzesten duten alderdi politikoek hartuko dute parte. Arrazoi hori dela medio, ANVk ez du parte hartuko.
Omenduko dituzten 24 zinegotzien artean, Santi Brouard eta Tomas Alba daude (Herri Batasuna alderdikoak, Batallon Vasco Español eta GALek hildakoak).
Ekitaldian adierazpen instituzionala irakurriko dute. Taldeek ez dute oraindik testua adostu, baina Jose Angel Cuerda Gasteizko alkate ohiaren proposamen bat jaso dute dagoeneko.