Politika -

Gasteiz

Gasteizko 'herri harresiko' 8 auzipetu ez dira epaiketara joango

Auzipetuek elkarretaratzea egingo dute 12:30ean auzitegiaren atarian, beraien arrazoiak azaltzeko. Epaiketa gaur egitekoa da Gasteizko Zigor-arloko 1. Epaitegian.

2015eko maiatzeko Gasteizko herri harresia. Artxiboko argazkia: EFE
2015eko maiatzeko Gasteizko herri harresia. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2015eko maiatzean Gasteizko 'herri harresian' parte hartzea egotzita auzipetuta dauden zortzi lagun ez dira astearte honetan egitekoa den epaiketara joango. 'Herri harresi' horretan, Alaia Zaldibar, Igarki Robles eta Ibon Esteban gazteak atxilotu zituzten.

Gasteizko Harresia taldeak jakinarazi duenez, zortzi auzipetuak ez dira gaur Gasteizko Zigor-arloko 1. Epaitegian egitekoa den epaiketara agertuko, eta elkarretaratzea deitu dute 12:30ean epaitegiaren atarian, beraien erabakiaren inguruko xehetasunak emateko.

Talde horren esanetan, prozedura horren jatorrian desobedientzia ekintza bat dago. Auzipetuek azalpenak emango dituzte gaur auzitegiaren atarian, eta epaimahaiak zer egin erabaki beharko du.

Fiskaltzak bederatzi eta 12 hilabete bitarteko zigor eskaera egin du auzipetuentzat.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Epaiketak bideoak Gasteiz Albisteak