Politika -
Frantzian
Jendarme bat hil zuen ETAko komandoak ostutako auto bat aurkitu dute
Poliziaren arabera, ibilgailua gertakariaren gau berdinean bertan behera utzi zuten autoa. Barruan ez dute armarik ezta muniziorik aurkitu. Oraindik ETAk ostutako sei autoetatik bat falta da.
Erredakzioa
Frantziako segurtasun indarrek, tiroketa baten ostean, jendarme bat hil zuen ETAko komandoak lapurtutako auto bat aurkitu egin du.
"Egindako ikerketen arabera, autoa gertakariaren gau berean bertan behera utzi zuten", iragan martxoaren 16an, iragarri du Le Parisien egunkariak.
Renault Espace autoa Paris inguruan aurkitu dute baztertuta, eta barruan ez dute armarik edo muniziorik aurkitu, baina ikerlariek arrasto batzuk aztertzen ari dira.
Berria gaur argitaratu arren, autoa hilearen hasieran aurkitu zuten eta Polizia ETAk kontzesionario berean lapurtutako sei ibilgailuetatik beste baten bila ari dira oraindik.
Martxoaren 16an, komandoak Poliziarekin topo egin zuen eta tiroketan Jean-Serge Nérin 52 urteko jendarmea hil egin zuten.
Arkaitz Agirregabiria komandoko ustezko kidea iragan maiatzaren 20an atxilotu zuten Baionan, Mikel Carrerarekin batera, ustez, ETAko buruzagia zena.