Politika -
Kritikak
Alonso: 'Batasunak ez du tokirik demokrazian hilketekin edo hil gabe'
Arabako PPko presidenteak "EA eta Batasunaren arteko proiektu totalitarioa euskal edo demokrazia espainiarrean sartu ezin" dela ohartarazi du.
Erredakzioa
Alfonso Alonso Arabako PPko presidenteak adierazi duenez, "Batasunaren eta ETAren arteko proiektu totalitarioak ez dauka tokirik euskal ezta demokrazia espainiarrean, nahiz eta hilketak izan edo hilketarik ez izan".
Patxi Lazcozen (PSE) agindupeko Gasteizko "zoritxarreko" gobernu munizipala aldatu ahal izateko oraindik urtebete igaro behar dela deitoratu du Alonsok. Bere ustez, gobernu horrek "hondamendira eta zorpetzera" eraman dezake Arabako hiriburua.
''Popularrak'' hauteskunde foral eta munizipalak gertu daudela adierazi du, Araban irabaztea PPrentzat "ezinbestekoa" dela gehituz, lurralde hori "Espainian aldaketarako eta Zapateroren urte ilunetatik guztiontzako itxaropen proiektura igarotzeko atea baita".
Jesus Eguiguren PSE-EEko presidentearen dokumentuaren eta "Eskubide Estatuari iruzurra egiteko" Batasunaren adierazpenaren ostean, euskal politikan protagonista izan diren "ziurgabetasun eta zalantzei" buruz ere hitz egin du, PPk ibilbide "argia" eskaintzen duela gehituz.