Politika -

Belfast

Mitxelena askatu eta berriz atzeman dute Espainiaren aginduz, Irlandan

Fermin Vila Mitxelena Belfasteko Auzitegian aurkeztu beharko da estradizio agindu bati aurre egiteko. EBko 2001eko zerrendan ETAko kide bilatuenen artean dago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Irlandako Poliziak aske utzi du arratsaldean Fermin Vila Mitxelena ustezko ETAko kidea, iragan ostegunean Belfasten atxilotu zutenetik galdeketa amaitu ostean. Hala ere, agintari irlandarrek berriz atxilotu egin dute Espainiako agintariek aginduta.

Vila Mitxelena EBko 2001eko zerrendan ETAko kide bilatuenen artean dago eta astelehenean Belfasteko Auzitegian aurkeztu beharko da Espainiaren estradizio agindu bati aurre egiteko.

Barne Ministerioak adierazi duenez, ustezko ETAko kideak ''Madrilgo komandoa'' osatzen zuen eta auto-bonbekin egindako lau erasotan parte hartzea leporatzen diote; 1989. urtetik ETArekin harremanak izanda. Urte berean, ''Berria komando legaleko'' kidea izatea leporatuta atxilotu zuten Vila Mitxelena.

1994. urtean Herri Batasunaren hautagai bezala aurkeztu zen Europako Parlamentuan uztailaren 12an.

2001eko martxoan bere etxebizitzatik ihes egin zuen Guardia Zibilak ''Sugoi komando legala'' eta ''Zapaburu komandoa'' desegin ostean. Urte horretako apirila eta urriaren artean ''Madril komandoko'' kide izan zen Frantziara ihes egin baino lehen.

2010eko maiatzaren 18an Auzitegi Nazionalak atxilotzeko agindu europarra ezarri zuen bere aurka, terrorismo delitua leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea