Politika -

Omenaldia

Gipuzkoako Batzar Nagusiek biktimen hutsunea bete nahi dute

Patxi Lopez lehendakaria eta alderdi guztietako ordezkariak izan dira biktimei omentzeko ekitaldian, EAkoak izan ezik. Liburu bat aurkeztu dute hildakoen eguneroko bizitzaren irudiekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Batzar Nagusiek biktimei urtero egiten dieten omenaldiarekin senideek nabari duten hutsunearen zati bat bete nahi izan dute, eta gaurkoan euskal gizarteko ordezkaritza zabala izan da Parlamentu gipuzkoarrean.

Patxi Lopez lehendakaria, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua, Juan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Goreneko presidentea, Ignacio Perez Macias Barne Ministerioko ordezkaria eta Maixabel Lasa Eusko Jaurlaritzaren Biktimen Arretarako zuzendaria izan dira bertan.

Era berean, politika alorretik Jesus Eguiguren (PSE-EE), Antonio Basagoiti (PP), Antton Karrera (EB) eta Martin beramendi (H1!) izan dira, eta Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Rafaela Romero Batzar Nagusietako presidentea izan dira erakundeetako ordezkariak, zenbait herritako alkateekin batera.

Biktimen artean, Froilan Elespe, Manuel Zamarreño, Alfonso Morcillo, Juan Carlos Garcia Gonea eta Inaxio Uria hildakoen senideak, Gorka Landaburu atentatu batean zauritutako kazetaria eta Jose Maria Ruiz Urchegui (Adegiren presidente ohia) eta Maria Victoria Cinto (Gipuzkoako Auzitegiko presidentea) mehatxatuak izan dira.

"Hutsuneak/Vacios" lelopean egindako omenaldian, liburu bat aurkeztu dute. Bertan, hildako 20 inguru lagunen eta haien familien eguneroko bizitzaren argazkiak jarri dituzte, hildakoak familian zuen lekua betetze aldera.

Gipuzkoako Parlamentuan izan da ekitaldia, eta larrosa zuriak banatu dituzte Rafaela Romero Batzar Nagusien presidenteak hitza hartu aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea