Politika -

POLIZIA OPERAZIOA

Luhusoko bost atxilotuek gaur deklaratuko dute epailearen aurrean

Atxilotu ez zuten arren, Michel Tubianak ere deklaratuko du. Ustezko terrorismo kasuetan, atxiloaldia 96 ordu (4 egun) luzatzea ahalbidetzen du Frantziako legediak.

Donibane Garazi, gaur.

Luhuson atxilotutako bostak Parisera bidean dira

0:55

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luhusoko (Lapurdi) polizia-operazioan atxilotutako bost pertsonek gaur deklaratuko dute epailearen aurrean, atzo Baionako polizia-etxetik Parisera eraman ostean. Horiekin batera, Michel Tubiana Giza Eskubideen Ligako ohorezko presidenteak ere deklaratuko gaur. Atxilotu ez zuten arren, polizia-operazioa egin zutenean Luhuson atxilotutakoekin egotekoa zen.

Ustezko terrorismo kasuetan, atxiloaldia 96 ordu (4 egun) luzatzea ahalbidetzen du Frantziako legediak.

Helburu terroristak dituen gaizkile talde bateko kide izatea eta armen eta lehergaien inguruko legedia urratu izana leporatzen diete. Poliziaren arabera, atzemandako armei hatz-markak edo arrastoak desagerrarazi nahi zizkieten.

Elkarretaratzeak Donibane Lohizunen eta Luhuson

Operazioaren kontra ahots ugari altxatu dira, eta mobilizazioak egiten ari dira han eta hemen. Atzo arratsaldean, esaterako, elkarretaratzeak egin zituzten Luhuson eta Donibane Lohizunen, atxiloketak salatu eta 'Bakearen artisauak' aske uztea eskatzeko.

Atxilotuak Mixel Berhokoirigoin, Jean Noel Etxeberri, Michel Bergougnan, Beatrice Molle eta Stephane Etxegarai dira, Ipar Euskal Herriko ekintzaile ezagunak. Bakearen aldeko mugimenduetan parte hartutakoak dira bostak, eta ETA armagabetzeko prozesuan parte hartzeko eta armak suntsitzeko asmoa zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Alderdi politikoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea