Politika -
Munduko Futbol Txapelketa
Espainiak euskal herritarrei poztasun bat ematea nahi du Patxi Lopezek
Lehendakariak esan du Fernando Llorente zelaian sartu zenean "apur bat larri" egon zela, partida ez zuelako argi ikusten, baina ondoren oso harro sentitu zela nabarmendu du.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariak uste du badela ordua Espainiako selekzioak euskal futbolzaleei "poztasun bat emateko". Ildo horretan, Espainiako selekzioak Euskadin jokatzearen alde egin du, "gai honetan ere normaltasuna nagusitu behar delako".
Punto Radion egindako elkarrizketan, Patxi Lopezek esan du atzo, Espainiak gola sartu zuenean, koheteak entzun zirela eta, beraz, "zale horiek poztasun bat izateko unea" iritsi dela.
Horrez gain, Espainiako futbol selekzioaren partidak edo Espainiako Itzuliaren etaparen bat Euskadin jokatzearen alde agertu da.
Fernando Llorenteren debutari buruz, lehendakariak esan du "apur bat larritu" egin zela Athleticeko jokalaria zelaian sartu zenean, partida nola amaituko zen argi ikusten ez zuelako, baina "bat-batean lehertu egin zen eta partida goitik behera aldatu zuen; sekulako gozamena izan zen, oso harro sentitu nintzen", azpimarratu du.