Politika -

Lan Enplegu Publikoa

Ertzaintzaren 26. promozioa baliogabetzeko helegitea jarri du Estatuak

Eusko Jaurlaritzako eta Espainiako Gobernuko ordezkariek bilera teknikoa egin eta hiru egun geroago aurkeztu dute helegitea EAEko Justizia Auzitegi Nagusian.

Ertzaintzaren XXV. promozioa. Artxiboko argazkia: EiTB
Ertzaintzaren XXV. promozioa. Artxiboko argazkia: EiTB
Ertzaintzaren XXV. promozioa. Artxiboko argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzaren 26. promozioaren Lan Enplegu Publikoa (LEP) baliogabetzeko helegite berria aurkeztu du Espainiako Gobernuak EAEko Justizia Auzitegi Nagusian. Dena den, lan-eskaintza horretan parte hartu zuten 250 agenteek praktikak egiten jarraituko dute.

Mariano Rajoyren Gobernuak urrian jakinarazi zuen Ertzaintzaren azken promozioaren kontra helegitea jartzeko asmoa zuela. Ostiral honetan, abenduak 23, helegitea jarri zuen EAEko Justizia Auzitegi Nagusian.

Honakoa ez da Espainiako Gobernuak Ertzaintzaren kontra aurkezten duen lehen helegitea, izan ere, beste helegite batzuk jarri ditu 25. promozioa behin behinean bertan behera uzteko eskatuz. Kasu horretan, 254 lanpostu eskaintzeko Lan Enplegu Publikoa egin zuen Eusko Jaurlaritzak. Epaileak ez du erabakirik hartu oraindik, baina Eusko Jaurlaritzak agente horien prestakuntzarekin jarraituko duela iragarri du.

Rajoyren Gobernuaren arabera, Ertzaintzaren Lan Enplegu Publiko horiek ez dute Espainiako Gobernuak ezarritako legea errespetatzen.

Helegitea ostiral honetan, abenduak 23, aurkeztu zuten, EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, Eusko Jaurlaritzako eta Espainiako Gobernuko ordezkariek bilera teknikoa egin eta hiru egun geroago. Bilera horretan, Eusko Jaurlaritzak onartutako lege batzuen kontra Espainiako Gobernuak jarritako helegiteen inguruan hitz egin zuten.

Bilera horren ostean, bien arteko harremanetan aurrerapausoak atzeman zituztela adierazi zuten Jaurlaritzako ordezkariek. Dena den, oraindik lan handia egiteko dagoela eta akordioak lortzeko harremanetan jarraitu beharko luketela ziurtatu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Ertzaintza Eusko Jaurlaritza albisteak EAE albisteak Funtzionarioak Espainiako Gobernua bideoak Eguneko albisteak EAEko Auzitegi Nagusia hoy