Politika -

Aldebiko bilera

Bilera bat egiteko borondatea agertu dio Urkulluk Rajoyri

Duela bi aste igorritako idatzi batean lehendakariak bilera bat eskatu dio Espainiako presidenteari bi gobernuen artean zintzilik dauden gaiak jorratzeko. Moncloak ez dio bilera eskaerari erantzun.

Iñigo Urkullu eta Mariano Rajoy artxiboko argazki batean. EFE
Iñigo Urkullu eta Mariano Rajoy artxiboko argazki batean. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak bilera bat egiteko borondatea agertu dio Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari, duela bi aste igorritako idatzi batean. Bilera horretan bi gobernuen artean zintzilik dauden gaiak jorratu nahiko lituzke lehendakariak. Urkulluk eta Rajoyk 2014ko irailean egin zuten bien arteko azken bilera.

Gobernu bilera amaitutakoan Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailean prentsaurrekoan adierazi duenez, urtarrilaren 17rako Rajoyk deitu duen autonomia erkidegoetako presidenteen arteko bilera dela-eta idatzi bat bidali dio Urkulluk Rajoyri eta bilera horretara ez joateko arrazoiak azaldu dizkio.

Halaber, bi gobernuen artean zintzilik dauden gaiak eta 2014ko irailean Urkulluk Moncloako bulegoko mahaiaren gainean utzi zizkion proposamenak eta dokumentuak jorratzeko garaia dela gogoratu dio Urkulluk Rajoyri. Erkorekaren esanetan, lehendakariak aldebiko bilera bat egiteko borondatea agertu zion "enegarrenez" Rajoyri "berehalakoak, garrantzitsuak eta luzaezinak" diren gaiak jorratzeko.

Moncloak ez dio oraindik erantzun Urkulluren bilera eskaerari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Rajoy Iñigo Urkullu biografia Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Espainiako Gobernua Espainia bideoak Albisteak