Politika -
Bakearen Nobel Saria
Saramago Fundazioak Bakearen Nobel Saria eskatuko du Garzonentzat
Baltasar Garzonek esan duenez, "adinon ezkor ikusten du bere berehalako etorkizuna"; dena den, "gauzak oker datozenean, jasan behar direla eta ahalegindu beharra" dagoela adierazi du.
Erredakzioa
Jose Saramago Portugalgo idazlearen izena daraman Fundazioak Bakearen Nobel Saria eskatuko du Baltasar Garzon epailearentzat, Pilar del Rio alargunak jakinarazi duenez. Joan den ekainaren 18an hil zen Saramago.
"Edozein kontinentean Giza Eskubideen babesean ibiltzeagatik eta burua ez makurtu izanagatik" eskatuko dute epailearentzat Nobel Saria, Del Riok SER katean egindako adierazpenen arabera.
Fernando Gomez Aguileraren "Ametsen sendotasuna", Saramagoren biografia, aurkeztu dute Garzonek eta Del Riok gaur Lanzaroten.
Epaileak Lanzaroteko SER kateako galderei erantzun die, Literaturaren Nobel saridunaren etxean, hain zuzen ere.
Garzonek esan duenez, "adinon ezkor ikusten du bere berehalako etorkizuna", baina "gauzak oker datozenean, jasan behar dira eta ahalegindu beharra dago", gaineratu du.
Auzitegi Nazionala utzi zuenetik eman duen lehen elkarrizketa izan da Lanzarotekoa; bertan, lasai dagoela eta errugabea dela argi daukala argitu du.
Gainera, "ahal dudan moduan" lan egiten jarraituko duela aitortu du.
Auzitegi Nazionalera itzultzeko aukerari dagokionez, "egoera konplexua" dela eta epaiketa zabalik dirauela onartu du.
"Hitz egiteko aukera izango" duela esan du eta ez ditu gaiari buruzko xehetasun gehiago eman nahi; dena den, "lasai nago, ez dudalako inolako deliturik egin".