Politika -
Presioa egite aldera
Anzaren familiak Frantziako Giza Eskubideen Ligaren babesa jaso du
Era berean, Anne Kayannakis fiskala, Anzaren kasua eraman duena, ikertzeko eskatu diote Michelle Alliot-Marie Justizia ministroari.
Euskadi Irratia
Jon Anza ETAko kidearen senideek Frantziako Giza Eskubideen Liga izeneko elkartearen babesa jaso dute Parisen. Orain, talde horrek egin lezakeen presioa Anzarekin gertatutakoa argitzeko lagungarri izan litekeela uste du familiak.
Era berean, Anne Kayannakis Anzaren desagerpena eraman duen fiskala ikertzeko eskatu diote Michelle Alliot-Marie Justizia ministroari.
Giza-eskubideen alde Frantzian dagoen erakunde ospetsuenetakoa da aipatutako Liga, eta bere babesa jasota, senideek espero dute aurrerantzean handiagoa izango dela Alliot-Marie egungo Justizia ministroak gertatutakoa argitzeko izango duen presioa.
Anais Funosa Askatasuneko bozeramaileak gaineratu du autopsiarekin lotutako azterketak egiten ari zaizkiola oraindik Jon Anzaren gorpuari Frantziako Tolosan, eta epe jakinik zehaztu gabe, azterketa horiek amaituta ekarriko luketela Anzaren gorpua Euskal Herrira.