Itxi

2017/01/04

14:42

Politika

Erabakia

Urkullu ez da joango Gobernuak EAEn duen ordezkariaren kargu-hartzera

Agentziak | Erredakzioa

Lehendakariaren ustez, karguak "ez du zentzurik" Euskadin, eta de Andresek Legebiltzarraren eta Jaurlaritzaren aurka Urquijok jarritako errekurtsoak "babestea" deitoratu du.

  • Iñigo Urkullu

    Iñigo Urkullu lehendakaria. Artxiboko irudia. EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakaria ez da joango Javier de Andres Gobernuak Euskadin duen ordezkari berriaren kargu-hartzera, figura instituzionalak ?zentzurik ez? duela uste izanda.

Eusko Jaurlaritzatik azaldu dutenez, Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburua joango da Javier de Andresen kargu-hartzera. Astelehenean izango da, Gasteizen, eta, besteak beste, Soraya Saenz de Santamaria egongo da.

Erkorekak asteazken honetan bertan jaso du Gobernu zentraleko gonbidapen ofizialak kargu-hartzera joateko.

Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzatik azaldu dutenez, Urkulluren erabakiak ?hondoko eta formako? arrazoiak ditu. Lehenik eta behin, Gobernu zentralaren ordezkariaren figurak ?zentzurik ez duelako, are gutxiago Euskadik erregimen berezia duen Autonomien Estatuan?.

Errekurtsoak

Gainera, Eusko Jaurlaritzak nabarmendu duenez, izendapenaren ostean, Carlos Urquijok, aurretik karguan zegoen ordezkariak, Legebiltzarrak eta Jaurlaritzak hartutako neurrien aurka jarritako errekurtso guztiei babesa erakutsi die de Andresek.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;