Politika -

Ebakuntza

Basagoiti onik atera da ebakuntzatik

PPko kideekin futbol partida bat jokatzen ari zela peronea eta lotailuak hautsi zituen atzo eta gaur, ebakuntza egin diote Bilbon. Laster Euskadin matraka ematen egotea espero duela esan du Basagoitik

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidentea onika atera da gaur Bilboko klinika batean egin behar zioten ebakuntzatik. Atzo PPko kideekin futbol partida bat jokatzen ari zela peronea eta lotailuak hautsi zituen.

Datozen egunotan mediku-azterketa egingo diote eta orduan jakingo du noiz sendatuko den.

Bart Ser irratiari eskainitako elkarrizketan, Basagoitik gaur ebakuntza egin behar ziotela iragarri zuen eta "laster Euskadin matraka ematea espero" zuela azpimarratu zuen.

PPko buruak Donostian PPko Nuevas Generaciones-eko kideen arteko futbol partidan nola min hartu zuen kontatu zuen. Basagoitiren hitzetan, bota "belarrean itsatsita geratu zen, oina trabatu eta guztiz tolestu zitzaidan".

Horrez gain, lesioari garrantzia kendu zion "kirola horrelako da" esanez. Zentzu horretan, Basagoitik "bizitzan eta politikan gauza bera gertatzen" dela adierazi zuen, hau da, "ausartu egiten bazara eta gauzak egiten baldin badituzu, zeozer gertatu ahal zaizu, eta etxean geratzen bazara ordea, oso lasai zaude, baina nik lehena nahiago dut".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea