Politika -

Heriotza

Felix Pons Diputatuen Kongresuko presidente izandakoa zendu da

Pons Mallorcako Palman hil da, gaitz larri baten ondorioz eta 68 urte zituela. 1986 eta 1996 urteen artean izan zen Parlamentuko presidentzian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Felix Pons Irazabal, bederatzi urtez Diputatuen Kongresuko presidente izandakoa, hil da Mallorcako Palman. Azken hilabeteotan gaitz larri batek jota bizi izan da eta 68 urte zituela hil da.

1942an jaio zen Palman. Abokatua eta Zuzenbide irakaslea, Espainiako Trantsizio garaian politikari garrantzitsuenetakoa izan zen. 1975. urtean sartu zen PSOEn eta 1985. urtean Lurralde Administraziorako ministro izan zen Felipe Gonzalezen Gobernuan. Urtebete geroago Beheko Ganberako presidente izendatu zuten eta Parlamentua 1996. urtean utzi zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea