Politika -
Elkarrizketa
Osasun ministroa, polemikaren ostean: 'Ez da igoko kopagoa'
Dolors Montserratek zehaztu nahi izan du egungo (ordainketa) atalak "berrikusi" egingo dituztela, eta horrek ez duela esan nahi gora egingo dutenik.
agentziak | erredakzioa
Dolors Montserrat Osasun ministroak "lasaitasunerako" mezua bidali nahi izan du pentsiodunak "ez ikaratzeko" asmoz eta, ziurtatu duenez, PPren agendan ez dago jasota sendagaien koordainketa igotzea.
TVEn egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, egungo (ordainketa) atalak "berrikusi" egingo dituzte, eta horrek ez du esan nahi gora egingo dutenik, baizik eta "agian gutxiago dutenei jaitsiko diete".
"Ez ditzagun pentsiodunak ikaratu, horregatik lasaitu nahi ditut", esan du berriz ministroak. Monsterratek PPk gai horretan aurreko legealdian egindako erreforma defendatu du, errenta txikienak jasotzen dituzten pentsiodunen kasuan koordainketa kentzeko aukeraz galdetu diotenean.
Gaur egun, 18.000 euro jasotzen dituzten jubilatuek zortzi euro ordaintzen dituzte (gehienez hilabetean) botikak erosteagatik; 18.000 eta 100.000 artean jasotzen dituztenek 18 euro ordaintzen dituzte gehienez eta, 100.000 eurotik gora jasotzen dituztenek, 62 euro hilean.