Politika -

Autodeterminazioaren alde

EAk, Ezker Abertzaleak eta Alternatibak martxa egingo dute Donostian

Manifestazioa datorren uztailaren 10ean izango da 'Nazio bat gara, autodeterminazioa' lelopean. Aralar deialdiarengandik bereiziko da Estatutaten manifestaziora gehituz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Alkartasunak, Alternatibak eta ezker abertzaleak datorren uztailaren 10ean manifestazioa egitera deitu dute Donostiako kaleetan Euskal eta Kataluniako herrien autodeterminazioaren alde.

Ikerne Badiola Eusko Alkartasunako komunikazio idazkariak eta Ander Rodriguez Gipuzkoako Batzar Nagusietan Alternatibaren ordezkariak ''Nazio bat gara, autodeterminazioa'' deituriko dokumentua irakurri dute Donostian egindako ekitaldi batean. Bertan, datorren larunbatean antolatutako manifestazioan parte hartzera deitu dituzte herritarrak eta Euskal Herriko agente sozial, sindikal eta politikoak.

Rufi Etxeberria eta Miren Legorburu ezker abertzaleko ordezkariak eta Jonathan Martínezek (Alternatiba) eta Mariano Alavak (EA) lagunduta, Badiolak eta Rodriguezek "herritarren borondatea gehiengoak onartzen ez duen Konstituzio batek edo arlo judizial batek ezabatu ezin" duela adierazi dute.

Horrela, Kataluniako Estatutaren inguruan Auzitegi Konstituzionalaren epaiari buruz hitz egin du. Haien ustez, Espainiako Kostituzioa "eskubideak eta eta demokrazia nahiak ukatzen dituen tresna" da.

Eskozia, Groenlandia eta Irlanda beste toki batzuetan "normaltasunez" egiten dituzten prozesuak aldarrikatzen ditu testuak, eta "Madrilek, Europar Batasunaren bihotzean onartzen dituzten eskubideak ukatzen ezingo duela jarraitu" adierazten du.

Aralar ez da bertan izango

Aralar testuaren sinatzaile bezala agertzen zen, Patxi Zabaleta, Rebeka Ubera eta Jon Abril alderdiko koordinatzaileek, komunikatu baten bidez, haien izena "erabili egin" dutela salatu dute eta antolatutako manifestazioaren deialdira ez direla gehituko adierazi dute. Aralarrek datorren uztailaren 10ean Bartzelonan antolatutako manifestaziora gehituko direla argi utzi

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea