Politika -

Desadostasunak

Arabako bi prokuradore kritikoei soldatak kentzea erabaki du Podemosek

Behin-behineko neurria besterik ez da, Bermeen Batzordeak balizko zigorrak zehazten dituen arte. Huts larria egin dutela ebatziz gero, baliteke alderditik kanporatzea.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Batzar Nagusietako bi prokuradore kritikoei soldatak behin-behinean kentzeko erabakia hartu du Euskadiko Podemos-Ahal Duguren zuzendaritzak, Bermeen Batzordeak alderdi horretako lau batzarkideek zein huts egin duten eta horien balizko zigorrak zehazten dituen bitartean.

Zuzendaritzako iturriek azaldu dutenez, Koldo Martin eta Javier Bizarro dira zuzendaritzak behin-behinean zigortu dituen bi alderdikideak. Dena den, udalbatzetara, bileretara eta batzarretara joateagatik ordaina jasotzeko eskubidea izaten jarraituko dute.

Arabako Batzar Nagusietan aurrekontuen proiektuaren kontra egin duten alderdiko bost kideetatik, soilik hiru dira independenteak. Arrazoi horregatik,  Batzar Nagusiak alderdi politiko bakoitzari ematen dion diruaren parte bat jasotzen du bakoitzak. Hirugarrena, Mari Cruz Polaina bajan jarraitzen du.

Arabako Batzar Nagusietako iturriek azaldu dutenez, Koldo Martin eta Javier Bizarro prokuradoreei soldatak behin-behinean eteteko eskatu die Euskadiko Podemos-Ahal Duguren zuzendaritzak, alderdi horretako Bermeen Batzordeak erabaki finkoa hartu arte.

Zehazki, zigortutako prokuradoreek ez dutela ordezkatzen duten alderdiaren gidalerroa errespetatu arrazoitu du Podemos-Ahal Duguren zuzendaritzak.

Arabako Batzar Nagusiek 2017rako lurraldeko aurrekontuak onartu zituztenean agerian geratu zen Podemosen haustura. Izan ere, Arabako Batzar Nagusietan aurrekontuen proiektuaren kontra egin zuten alderdiko lau kidek, alderdiak abstentzioaren alde egitea erabaki arren.

Bermeen Batzordeak beraien portaera ikertzeko espedientea zabaldu zien, baina oraindik ez du datarik finkatu bilera egiteko. Hala, huts larria egin dutela ebatziz gero, baliteke alderditik kanporatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Araba Alderdi politikoak berriak Albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak