Politika -

Agerraldia

Cospedalek barkamena eskatu du Yak-42 hegazkinaren istripuagatik

Gainera, irekita jarraitzen duten zauriak ixten lagutzeko Defentsa Ministerioak ebazpen bat argitaratuko duela iragarri du.

Maria Dolores de Cospedal, astelehen honetan egindako agerraldian. Argazkia: EFE
Maria Dolores de Cospedal, astelehen honetan egindako agerraldian. Argazkia: EFE
Cospedalek barkamena eskatu du Yak-42 hegazkinaren istripuagatik

1:04

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Dolores de Cospedal Espainiako Defentsa ministroak barkamena eskatu die “Espainiako Gobernuaren izenean” Yak-42 hegazkin istripuan hildako militarren familiarrei, astelehen honetan egin Diputatuen Kongresuan duen agerraldian.

Gainera, Estatu Kontseiluak egindako txostenaren inguruan azalpenak eman ditu Cospedalek, Defentsa Ministerioa Yak-42 hegazkin-istripuaren erantzule egin baitzuen. 2003ko maiatzean jazo zen ezbeharra, eta Afganistanetik bueltan zetozen 62 militar hil ziren.

Hala, hegazkin-istripu horretatik 14 urte igaro ostean, Espainiako Defentsa Ministerioak iritziz aldatu eta bere gain hartu du ezbehar horren ardura.

“Ez dut inolako arazorik Estatuaren izenean barkamena eskatzeko”, esan du Espainiako Defentsa ministroak, eta egindako aitorpen hori biktimen familientzat oso garrantzitsua dela gaineratu du.

Barkamena eskatu aurretik, Antonio Hernandok (PSOE), Pablos Iglesiasek (Podemos) eta Albert Riverak (Ciudadanos) barkamena eskatzeko eskatu diote Cospedali.

Kongresuan egindako agerraldian, Estatuak Yak-42 hegazkinaren istripuan izandako ardura aitortu du, eta Defentsa Ministerioak ebazpen bat argitaratuko duela iragarri du, irekita dauden zauriak ahal den neurrian ixteko. Ondorioz, barkamena eskatu du Cospedalek; “biktimek merezi dutelako, familiek behar dutelako, eta gizarteak hala eskatu digulako”, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua bideoak Espainia Hegazkin istripuak gaur Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa