Politika -
Azterketa
Euskadiko giro politikoa lasaitu dutela esan du PSEk
Sozialistek kurtso politikoaren balantzea egin dute eta pozik daudela esan dute. Gobernuan daudenetik Legebiltzarrean akordio pluralak gauzatu ahal izan dituztela adierazi dute.
Erredakzioa
Oscar Rodriguez PSE-EE taldeko idazkari nagusiak Eusko Legebiltzarrean sozialisten kurtso politikoaren balantzea egin du eta oposizioaren aurkako "PSEren eta PPren arteko arrabola" existitzen denik ukatu du; izan ere, PSEk eta EAJk 55 erabaki hartu dituzte batera.
Rodriguezek eta Natalia Rojo taldeko kideak prentsaurrekoa eman dute joan den irailetik eta 2010eko ekainera arte sozialistek egindako lana azaltzeko.
Epe horretan 18 lege bideratu eta horietatik 5 onartu dira. Guztira, zazpi lege proiektu eta hamaika lege proposamen bideratu ziren Eusko Jaurlaritzara.
"Guztion arteko akordioa posible da", esan du Rodriguezek; ildo horretan, aldaketa politikoarekin akordio gehiago lortu direla eta politikaren giroa lasaitu egin dela gaineratu du.
"Orain Eusko Legebiltzarrak bizkortasun handiagoz, kontrol gehiagoz eta modu demokratikoagoz lan egiten du", esan du.