Politika -

Ustezko iruzurra Araban

ABBk ukatu egin du ertzainek EAJrentzat espiatu dutela

Zenbait komunikabidek bultzatutako "jazarpen kanpaina" baten baitan kokatu ditu salaketok.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJren Araba Buru Batzarrak ukatu egin du ohar baten bidez alderdiarentzat zelatari lanak egin duen ertzain talde bat izan dela eta jeltzaleak zenbait komunikabidek bultzatutako jazarpen kanpaina baten biktima izaten ari direla salatu du.

2009an eta baita lehenago ere Arabako politikako eta gizarteko pertsona ezagunak espiatzen eta lortutako informazioarekin EAJrentzat txostenak egiten aritzea leporatu die Gasteizko Epaitegiak bi ertzainei.

EAJren Arabako zuzendaritzak ukatu egin du horrelako konjuraziorik izan dela eta nabarmendu du "ez duela horrelako txostenik, ez sekreturik ez publikorik".

Auzia sekretupean dagoela gogoratu du eta horregatik ikertzen ari diren inputazio horien berririk eta ez duela adierazi du. "Epaileek zehaztu beharko dute", idatzi du. AAB "nazkatuta" dagoela adierazi du eta "zenbait komunikabide EAJ jazartzeko kanpaina bat egiten ari dela salatu, "auzia sekretupean dagoela aprobetxatuta eta ustezko berbaren erabilera" eginez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea