Politika -
Auzitegi Nazionala
Frantziak bi ustezko ETAko kide lekualdatuko ditu, ANk eskatuta
Ainhoa Garcia Monterori eta Jon Joseba Troitiño Ciriari hilketa, hilketa terrorista saiatzea eta terrorismo delitua leporatzen die Auzitegi Nazionalak.
Erredakzioa
Frantziak Ainhoa Garcia Montero eta Jon Joseba Troitiño Ciria ustezko ETAko kideak lekualdatuko ditu, Auzitegi Nazionalak eskatuta. Izan ere, hilketa eta hilketa terrorista saiatzea, eta terrorismoa, leporatzen die Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko hirugarren zenbakiko epaitegiak.
Gainera, Frantziak Josefa Esparza Ortega ere lekualdatu du, Nafarroako Auzitegi Probintzialaren agindua betez. Herrizaingo Sailak agiri batean adierazi duenez, lehergaiak izatea leporatzen diote Esparzari.
Ainhoa Garcia Montero Laia 1975ko urtarrilaren 16an jaio zen Donostian eta 2003ko maiatzean atxilotua izan zen Frantziako hegoekialdean, talde armatuaren beste hiru lagunekin batera. Uztez ETAren komandoen arduraduna da Ainhoa.
Troitiño Ciria 1980ko urtarrilaren 20an jaio zen eta Oier Gonzalez Bilbatua, Urtzi Zubizarreta Lizundia eta Zuhaitz Erraste Goitirekin batera atxilotua izan zen Frantzian 2005eko uztailean.
Joseba Esparza Ortega 1979ko martxoaren 22an jaio zen Iruñean eta Zigor Orbe Sevillanorekin batera atxilotua izan zen Montauban (Frantzia) matrikula faltsua zuen auto batean bidaiatzen zeudela.