Politika -

18 biktima

Getxoko Udalak terrorismoaren biktimak omentzeko ekitaldia egin du

Udaletxe barruan hasi dute omenaldia eta lore eskaintza batekin amaitu da San Inazio plazan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Getxoko Udalak ekitaldi instituzionala antolatu du terrorismoaren biktimak omentzeko. Biktima batzuk, herrian bertan hildakoak dira, eta beste batzuk, getxotarrak eta handik kanpo egondako atentatuetan hildakoak. Guztira, 18 atentatutako biktimak.

Imanol Landa Getxoko alkateak adierazi duenez, omenaldiaren helburua "biktimei merezi duten duintasuna eta gizarte zein estimulu politikoa itzultzea" da.

Udaletxe barruan hasi dute omenaldia eta lore eskaintza batekin amaitu da San Inazio plazan. Ekitaldian, biktimen senideak eta erakundeetako ordezkariak ere izan dira.

Besteak beste, ekitaldian, Mikel Cabieces Gobernuko ordezkaria Euskal Herrian, Rodolfo Ares Barne kontseilaria, Jose Luis Bilbao Bizkaiko Diputatu Orokorra eta Maixabel Lasa biktimak laguntzeko Eusko Jaurlaritzak duen bulegoaren zuzendaria izan dira.

Landak "ETAren eta GAL taldearen biolentziaren ondorioz hildako 18 lagunen" aitorpenaren "defizita" gogorarazi du eta biktimen senideei ekitaldian parte hartzea eskertu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea