Politika -

BIZKAIKO AUZITEGIA

Lau guardia zibil epaituko dituzte, torturak egotzita

Sandra Barrenetxeak jarritako salaketa baten harira epaituko dituzte. 2010ean atxilotu zuten Barrenetxea, Ekineko kide izateagatik, eta inkomunikazio aldian torturatu egin zutela salatu zuen.

Donostia, gaur.
Donostia, gaur.
Donostia, gaur.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau guardia zibil epaituko ditu Bizkaiko Lurralde Auzitegiak, martxoaren 14tik 16ra, Sandra Barrenetxea torturatzea leporatuta. 2010ean atxilotu zuten Barrenetxea, beste zortzi lagunekin batera, Ekineko kide izatea egotzita. Bost egun igaro zituzten inkomunikatuta, eta atxilotuetako batzuk torturak salatu zituzten.

Gaur agerraldia egin dute Donostian, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean. Barrenetxea eta Eneko Compains duela zazpi urteko operazioan atxilotutako kideetako bat egon dira bertan, besteak beste.  Biek salatu dutenez, torturak jasan zituzten inkomunikazio aldian, eta hainbat salaketa jarri baziren ere, Barrenetxearena bakarrik iritsi da epaitegietara.

Torturen biktimen erreparazioa eta aitortza aldarrikatu dute, eta manifestazioa deitu dute martxoaren 11rako, Bilbon.

Eusko Jaurlaritzak egin duen bezala, Nafarroako Gobernuak ere tortura salaketak ikertzeko eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Epaiketak argazkiak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea