Itxi

Politika

Protestak

'Aitortza eta ordaina' eskatu ditu Sortuk torturen biktimentzat

Agentziak | Erredakzioa

Sorturen esanetan, jarduteko modu hori 'estrukturala izan da Estatuaren aldetik, independentismoaren aurrera egitea oztopatzeko asmoz'.

  • Arkaitz Rodriguez, Sortuko bozeramailea. Argazkia: EiTB

    Arkaitz Rodriguez, Sortuko bozeramailea. Argazkia: EiTB

Arkaitz Rodriguez Sortuko bozeramaileak "aitortza eta ordaina" eskatu du gaur tortura jasan duten biktimentzat, eta, berak adierazi duenez, jarduteko modu hori "estrukturala izan da Estatuaren aldetik, independentismoaren aurrera egitea oztopatzeko asmoz".

Rodriguezek Donostiako Antigua auzoan dagoen ertzain-etxearen aurrean egin den torturaren aurkako elkarretaratzean parte hartu du. Antzeko protestak izan dira Bilbon, Gasteizen eta Iruñean ere.

Hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, alderdi soberanistaren bozeramaileak Euskal Memoria Fundazioa egiten ari den ikerketaren datuak izan ditu hizpide. Datu horien arabera, 1960tik  5.657 pertsona torturatuak izan dira, eta horrek, bere esanetan, garbi erakusten du "Estatuek independentismoaren aurka sistematikoki erabili duten praktika bat izan dela".

Rodriguezen iritziz, kopuru horiek "frogatu" egiten dute Euskadin "biolentzia bakarra egon dela dioen kontaketaren faltsutasuna".

"Biolentzia bakarra ez da ETArena izan", adierazi du Rodriguezek. Bere hitzetan, gainera, beste biolentzia hori "estrukturala izan da Estatuaren aldetik independentismoaren aurrera egitea oztopatzeko asmoz".

Horrenbestez, "bidezkoa eta iraunkorra" izango den bake baten mesedetan, tortura pairatu duten biktimen 'aintzatespena eta ordaina' eskatu du, baita praktika horiek berriro emango ez direla bermatuko duten neurriak hartzea ere.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena