Politika -

Nafarroa

Hasi da Ikurren Foru Legea indargabetzeko prozesua

Oposizioko alderdiek ekimena baztertu dute, Nafarroaren berezko ikurrekiko errespetu falta dela salatzen dutelako.

Iruñeako udaletxeko artxiboko argazkia
Iruñeako udaletxeko artxiboko argazkia
Iruñeako udaletxeko artxiboko argazkia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Parlamentuak irakurketa bakarrean eztabaidatuko du Lauko Gobernua osatzen duten alderdiek Ikurren Legea indargabetzeko aurkeztutako foru lege proposamena. Oposizioko alderdiek kontrako jarrera erakutsi dute, Nafarroako berezko ikurrenganako errespetu falta dela uste dutelako.

Bozeramaileen Mahaiak eta Batzarrak egindako bileran tramitera onartu dute ekimena. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta I-E alderdiek defendatu dutenez, "debekatu eta zigortzen duen araua" da, eta ez dio Nafarroako gizarte anitzari erantzuten. Oposizioaren kritikei erantzunez, ekimenaren aldekoek azpimarratu dute indargabetzeak ez dituela inolaz ere Nafarroako ikurrak desagertaraziko.

Indargabetzearen aurkako jarrera

Javier Esparza UPNko bozeramaileak ekimenaren aurkako iritzia agertu du. Bere aburuz, "akordiorik ez dutelako lortu indargabetu nahi dute gaur egungo legea; izan ere, I-Ek eta Podemosek ez dute Ikurriña jar dadin sinatu nahi, eta lege berri horrekin berez onartuko litzateke".

Bestalde, Maria Chivite PSNko bozeramailearen esanetan, sozialistak ez daude indargabetzearekin ados, dagoeneko badaudelako Nafarroako hiritar guztiak elkartzen eta ordezkatzen dituzten ikurrak. Ekimen honek, ordea, "liskarrerako bidea ireki" baino ez duela egiten berretsi du.

Azkenik, Ana Beltrani (PPN) "oso larria" iruditzen zaio Nafarroa "Ikurren Legerik? gabe uztea eta "ikurriña inposatzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Nafarroa gaur Albisteak Nafarroako Parlamentuko albisteak