Politika -
Eusko Jaurlaritza
luzatzeko lanak 2019an amaituko dira
Arantxa Tapiak azaldu duenez, Gasteizko tranbia EHUren campusera luzatzeko lanak udan esleitzea espero du Jaurlaritzak. 2019ko udarako amaituta izatea espero du.
Agentziak | Erredakzioa
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak azaldu duenez, Gasteizko tranbia EHUren campusera luzatzeko lanak 2019ko udan amaituta egongo direla aurreikusi du Eusko Jaurlaritzak.
Lanek aurrera egin dezaten txosten guztiak tramitatzen ari direla azaldu du Tapiak, eta lanak uda iritsi aurretik esleitu ahal izatea espero duela esan du. Hala, azken orduko aldaketarik egon ezean, Gasteizko tranbia 2019ko udan iritsiko da unibertsitatera.
SER irrati-katean egindako elkarrizketan, Bilboko Metroari buruz hitz egiteko aukera ere izan du. Horren esanetan, legegintzaldi honetako helburu nagusia 3. lineako lanak amaitzea izango da. 2017ko apirilean martxan jartzea espero duela gaineratu du.
Halaber, Bilboko Metroaren 4. eta 5. lineetako lanek aurrera jarraitzen dutela esan du, eta aurreikusitako epeak bete egingo dituztela azpimarratu du.