Politika -

Bilera

Espainiako Gobernuak eta EAJk 2017ko aurrekontuei buruz hitz egin dute

Jeltzaleek azaldu dutenez, oraingoz ez dute beste bilerarik egitea aurreikusi.

Aitor Esteban eta Mariano Rajoy, Diputatuen kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE
Aitor Esteban eta Mariano Rajoy, Diputatuen kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE
Aitor Esteban eta Mariano Rajoy, Diputatuen kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazken honetan, Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak eta Cristobal Montoro Espainiako Ogasun eta Funtzio Publikoko ministroak lehen bilera egin dute Madrilen, Espainiako 2017rako Aurrekontu Orokorren inguruan hitz egiteko.

EAJk ohar baten bidez jakinarazi duenez, Espainiako Gobernuak deitu du, Aurrekontu Orokorren inguruan egindako proposamenaren berri emateko.

Jeltzaleen esanetan, bileran ez diote elkarri txostenik eman, eta oraingoz ez dute beste bilerarik egitea aurreikusi.

Espainiako 2017rako Aurrekontu Orokorren proiektua aurrera eraman ahal izateko, beste alderdien babesa bilatu behar du Alderdi Popularrak.

Urtarrilaren 27an, martxorako proposamen bat aurkeztu nahi zuela iragarri zuen Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak. Horretarako, Ciudadanos eta Coalicion Canarias talde politikoekin lanean ari zela jakinarazi zuen, eta EAJrekin eta PSOErekin harremanetan hasi nahi zuela iragarri zuen.Espainiako Gobernuak eta EAJk 2017ko aurrekontuei buruz hitz egin dute

Asteazken honetan, Aitor Esteban EAJren Kongresuko bozeramaileak eta Cristobal Montoro Espainiako Ogasun eta Funtzio Publikoko ministroak lehen bilera egin dute Madrilen, 2017rako Espainiako Aurrekontu Orokorren inguruan hitz egiteko.

EAJk ohar baten bidez jakinarazi duenez, Espainiako Gobernuaren asmoa izan da bilera egitea, Aurrekontu Orokorren inguruan egindako proposamenaren berri emateko.

Jeltzaleek ziurtatu dutenez, bileran ez dute txostenik trukatu eta ez dute beste bilerarik egitea aurreikusi.

2017rako Espainiako Aurrekontu Orokorren proiektua aurrera eraman ahal izateko, beste alderdien babesa bilatu behar du Alderdi Popularrak.

Urtarrilaren 27an, martxorako proposamen bat aurkeztu nahi zuela iragarri zuen Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak. Ildo horretatik, Ciudadanos eta Coalicion Canarias talde politikoekin lanean ari zela jakinarazi zuen, eta EAJ eta PSOEren harremanetan jartzea espero zuela azaldu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak EAJ-PNV Espainiako Gobernua argazkiak Espainia Gaurko azken orduko albistea