Itxi

Politika

Torturaren aurkako protestak

Ertzaintzarekin lotuta 311 tortura kasu daudela gogorarazi du Sortuk

Agentziak | Erredakzioa

Datu horiek Eusko Jaurlaritzaren txosten batean bildu dituztela nabarmendu du Arkaitz Rodriguezek. Halaber, Guardia Zibilaren eta Poliziaren egoitzen aurrean ere protestak egin direla adierazi du.

Arkaitz Rodriguez Sortuko bozeramaileak ?sekulako interesa? dagoela uste du alderdi batzuen eta komunikabide batzuen aldetik EH Bildun ?ustezko desadostasuna edo eztabaida ikusarazteko?, koalizioak barne-desadostasunak ?naturaltasun osoz? bizi dituenean.

Donostian eman duen prentsaurrekoan, Rodriguezek esan du EH Bildu ?indar plurala? dela eta, ?normala denez?, ikuspegi ezberdinak daudela, torturaren aurka Ertzaintzaren polizia-etxeen aurrean Sortuk deitutako kontzentrazioetan gertatu den moduan. Pello Urizar EAko idazkari nagusiak zalantzan jarri ditu asteazken honetan.

Buruzagi abertzaleak azaldu duenez, protestak Guardia Zibilaren eta Polizia Nazionalaren bulegoen aurrean ere izan dira, deialdiak ?Euskal Herrian torturatu duten Polizia gorpu guztien aurka? zuzendu direlako.

?Bai Eusko Jaurlitzak bai Euskal Memoriak txostenetan bildu dute gaitz honen larritasuna?, nabarmendu du Rodriguezek.

Biktimak "aitortzea"

?Eztabaidak? ez lukeela kontzentrazioak deitu edo ez gaiari buruz izan behar, praktika honen ?ukapenari? aurre egiteaz eta biktimak ?aitortzea eta gogoan hartzeaz? baizik, ohartarazi du, modu honetan ?bake egonkorra eta iraunkorra? eraiki ahal izateko, ?kontaketa herren eta faltsu? batean sostengatzen ez dena.

Halaber, alderdiak Urizarren adierazpenak ?guztiz? errespetatzen dituela azaldu du, izan ere, EAko idazkari nagusia Sorturekin ?ados dago, gaiaren funtsean?, tortura existitzen dela esatean, ?eta hori da oinarrizkoena?.

311 tortura kasu

Halaber, Rodriguezek azpimarratu du Ertzaintzaren aurrean ere kontzentrazioak deitu direla, egindako txostenek tratu txarreko 311 kasuren berri eman dituztelako Ertzaintzarekin lotuta.

?Ez da gradu kontu bat, tortura tortura da eta kasu bakarra nahikoa izango litzateke larritzat jotzeko eta errealitatea salatzeko. Ertzaintzaren torturak txikiagoak dira, baina funtsezkoa ez da hori, praktika hori erabili izana da gauza?, baieztatu du. Gainera, arratsalde honetan Hernanin Ertzaintzaren polizia-etxearen aurrean protesta errepikatu dela azaldu du.

Kontzentrazioak Hernanin

Igandean Donostian egindako kontzentrazioa ez bezala, Hernanikoa ez du alderdiko zuzendaritzak deitu, herriko antolakuntzak baizik.

Rodriguezek azpimarratu duenez, Sortuk ez du ?inolaz ere? Ertzaintza desagertzea nahi, baina bai Guardia Zibila eta Polizia Nazionala EAEtik eta Nafarroatik ateratzea.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena