Politika -

Presoak

Arantza Zuluetaren egoerak okerrera egin duela salatu dute

Zuluetak hiru urte daramatza espetxeratuta, 2014ko urtarrilean III (Kadiz) espetxean sartu zutenetik, eta orduz geroztik isolatuta dago.

Arantza Zuluetaren askatasunaren aldeko plataformaren agerraldia. Argazkia: EiTB
Arantza Zuluetaren askatasunaren aldeko plataformaren agerraldia. Argazkia: EiTB
Arantza Zuluetaren askatasunaren aldeko plataformaren agerraldia. Argazkia: EiTB

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Zulueta abokatua askatzearen aldeko plataformak agerraldia egin du gaur Bilbon, eta bertako bozeramaileek salatu dutenez, haren egoerak okerrera egin du azken egunetan.

Zuluetak hiru urte daramatza espetxeratuta, 2014ko urtarrilean Puerto III (Cadiz) espetxean sartu zutenetik, eta orduz geroztik isolatuta dago.

Auzitegi Nazionalak otsailean egoera horrekin amaitzeko agindua eman bazuen ere (egunean lau orduz beste preso batzuekin egotea ahalbidetu zitzaion), aipatu plataformaren arabera, ez da halakorik gertatu, eta, kontrara, abokatuaren egoera "okertu" egin dela salatu dute. Plataformaren esanetan, 20 ordu pasatzen ditu oraindik ziegan, baina lehen patiora bakarrik ateratzen bazen, orain beste bi presorekin partekatu behar du patioko espazioa.

Zuluetari ETAko presoen barne-diziplinari eusteko ustez sortutako Halboka egituraren burua izatea leporatzen diote. Aitzitik, kausa beragatik auzipetuta dauden 47 pertsonetatik egun kartzelan dagoen bakarra bera dela salatu du plataformak, eta, jakinarazi duenez, autoaren aurkako helegitea aurkeztuko du, dioenez, autoak gezurra besterik ez duelako esaten.

Manu Azkarate askatzea eskatu du Sarek

Bestalde, Manu Azkarate preso tolosarra espetxetik ateratzea eskatu du gaur eguerdian, Tolosan, Sare herritarra plataformak.

Azkaratek kronikoa den gaixotasun bat dauka eta Soto del Real (Madril) espetxean dago, iazko abenduan Marseillan atxilotu zutenetik.

MANU AZKARATE EITB

MANU AZKARATE EITB

Larri gaixo dauden presoak espetxean edukitzea "giza eskubideak urratzea" dela gogoratu du Sarek, baita kartzelak "ondorio larriak" ekar ditzakeela gaixotasun larri eta sendaezinak dituztenentzat ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak Albisteak