Politika -
Izendapena
Carmen Adan izango da EAEko fiskalburua
Bizkaiko fiskal nagusiak Juan Calparsororen lekua hartuko du.
eitb.eus
Carmen Adan izango da EAEko fiskal nagusia, ETBk jakinarazi duenez. Bizkaiko fiskalburuak, beraz, Juan Calparsororen lekua hartuko du.
Calparsorok karguan jarraitzeko eskaera egin zuen (2010ean izendatu zuten EAEko fiskal nagusi), eta berarekin batera Josu Izaguirrek (Arabako fiskalburua) eta Carmen Adanek aurkeztu zituzten hautagaitzak.
Carmen Adan zuzenbide penal ekonomikoan aditua da, Santanderren jaio zen eta hogei urte daramatza Euskadin. 2013ko ekainean izendatu zuten Bizkaiko fiskalburu.
Bestalde, Jesus Alonso Auzitegi Nazionaleko fiskalburu eta Manuel Moix Ustelkeriaren aurkako fiskal nagusi izendatzea proposatuko dio Estatuko fiskal nagusiak Espainiako Gobernuari.