Politika -
ETAren biktima
Ermuak Miguel Angel Blanco omendu du haren heriotzaren 13. urtemugan
Mari Mar Blanco arrebak haren oroimenez egindako bustoa aurkeztu du udaletxean.
Erredakzioa
Orain dela hamahiru urte ETAk hildako Miguel Angel Blanco Ermuko PPko zinegotziari omenaldia egin diote gaur bere herrian.
Mari Mar Blanco arrebak, anaia gogorarazteko egindako bustoa aurkeztu du udaletxean.
Bere alabak, senarrak, gurasoak eta egungo udalbatzako kideak, Carlos Totorika alkate buru izan dira udaletxean.
Horrez, Euskadiko politikari ugari izan da ekitaldian: Antonio Basagoiti, Euskadiko PPko presidentea; Jose Antonio Pastor, Bizkaiko sozialisten idazkari nagusia; Arantza Quiroga, eusko legebiltzarreko presidentea, eta Iñigo Iturrate, EAJko parlamentaria.
Mari Mar Blanco
Herritarren babesa eskertu du Mari Mar Blanco Miguel Angel Blancoren arrebak, azken 13 urteetan bizi izandako uneak gainditzen lagundu dituztelako.
"13 urte pasa dira, baina nik ez du sekula ahaztuko Ermuako bizilagunek Espainiari emandako adore demokratikoa. ETAren kontrako Euskadiko historiako protestarik handiena eta onena egin zuten", azpimarratu du.
Zentzu horretan, askatasunen ituna mantentzea eta "ETA desagertu arte ez apurtzea" eskatu du.